Zazpi taldetako jokalariak ariko dira selekzioarekin

2022ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Euskal selekzioak eman du jada abenduaren 20an Mendizorrotzan Txileren aurka jokatuko duten jokalarien berri. Zazpi taldetako jokalariak ariko dira: Realeko bost, Osasunako lau, Athleticeko hiru, Eibarreko bi, Alaveseko bi, Levanteko bat eta Granadako beste bat. Juanjo Arregi da hautatzailea. Iñigo Juaristi ordezkatu berri du.

Hau da deialdia, postuz postu: atezainak, Amaia Peña (Athletic) eta Maitane Zalba (Osasuna); atzelariak, Nerea Nevado (Athletic), Ane Etxezarreta, Iraia Iparragirre (Reala), Irati Urruzola (Osasuna) eta Itziar Gastearena (Granada); erdilariak, Leire Baños (Levante), Nerea Eizagirre (Reala), Jone Ibañez, Arene Altonaga (Eibar) eta Maite Zubieta (Athletic); eta aurrelariak, Amaiur Sarriegi, Cecilia Marcos (Reala), Patricia Zugasti, Maitane Vilariño (Osasuna), Marta San Adrian eta Ane Miren Martinez de la Hidalga (Alaves).

Txapeldunen Liga jokatu behar dutenak ez daude: Irene Paredes (Bartzelona), Maite Oroz, Nahikari Garcia (Real Madril) eta Damaris Egurrola (Lyon).

Athleticek eta Alavesek gaur dute urteko azken partida, etxetik at: Sevillaren aurka lehenak (16:00, Dazn), eta Alhamaren aurka bigarrenak (18:15, Dazn).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.