Jordan, Sevillara; Avila, Osasunara, eta Saul, Alavesera

2019ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Mugimendu handia izan zen atzo Eibarren, Osasunan, Alavesen eta Athleticen. Gipuzkoako taldean, aspalditik espero zena baieztatu zen: Joan Jordanek Sevillan jokatuko duela. Haren truke, Eibarrek hamar milioi euro pasatxo jasoko ditu. Jordanek bi denboraldi egin ditu Eibarren.

Nafarroako taldean, berriz, ez da inor joan, etorri baizik. Iruñeko taldeak lau sasoirako fitxatu du Luis Ezequiel Avila Chimy 25 urteko aurrelari argentinarra, eta, horretarako, 2,7 milioi euro ordainduko dizkio San Lorenzo de Almagro Argentinako taldeari. Chimy Avilak utzita jokatu du azken bi sasoietan, Huescan, ondo jokatu ere: 71 partida jokatu ditu, eta hamazazpi gol sartu.

Saul Garcia Deportivoko ezker hegaleko atzelari espainiarrak, berriz, Alavesen jokatuko du datozen lau denboraldietan. 24 urte ditu, eta Galiziako taldeak utzita aritu da Tenerifen, Gironan, Mallorcan eta Numantzian. Amaitu berri den sasoian Deportivon jokatu du, eta 20 partidatan aritu da. 111 partida jokatu ditu Bigarren Mailan.

Bestetik, Andrea de la Nava 25 urteko atezain barakaldarrak Logroño utzi du, eta Athleticen ariko da datozen bi sasoietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.