Koronabirusa

NUPen ere abiatu dute ikasturte berria

NUPen atzoko ekitaldia. V. L. / EFE.
2020ko irailaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Nafarroako Unibertsitate Publikoan ere atzo abiatu zuten ikasturte berria, segurtasun neurriak hartuta. Batik bat, ikasgelak berregituratu dituzte, eta txikitu egin dute talde bakoitzeko ikasle kopurua, distantzia fisikoa gordetzea helburu. Gainera, unibertsitateko ikasle guztiek maskara jantzita eduki beharko dute une oro, baita ondokoekin metro eta erdiko tartea gorde daitekeenetan ere.

NUPek lehenetsi du saio guztiak aurrez aurrekoak izatea. Dena dela, iragarri dute neurri bereziak hartuko dituztela pandemiaren eboluzioak hala eskatzen badu. Ikasgela hibridoak prestatuko dituzte, saioen zuzeneko emisioa ahalbidetzeko, eta, premiazkoa bada, online irakaskuntzari helduko diote berriz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.