Autobus bat sexu eta genero aniztasuna ikusarazteko

Nafarroako Gobernuak Baztan-Bidasora zabaldu du LGTBIen eskubideak bistaratzeko programa

Programaren aurkezpena, atzo, Elizondon. NAFARROAKO GOBERNUA.
2022ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

ELIZONDO. Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren Aniztasuna erein, askatasuna biltzeko programa Baztan-Bidasoa eskualdera zabaldu dute, «landa eremuko genero eta sexu aniztasuna ikusgarri egiteko». Helburua da «leku errespetuzkoak» izatea LGTBI pertsonentzat, bertan «askatasunean eta osorik» bizi daitezen.

Nafarroako Gobernuak azaldu du autobus bat Baztan-Bidasoko hainbat herritara joango dela herritarren esku «dibulgaziozko edukiak» ipintzeko, sexu eta genero aniztasunari buruz sentsibilizatzeko. Atzo hasi zuen ibilbidea, Elizondon, eta bertan aurkeztu zuten programa Javier Remirez gobernuko presidenteordeak eta Julen Eneritz Berdintasunerako Institutuaren zuzendariordeak. Aurrez, lurraldeko beste 35 herritan ere egon zen autobusa.

Remirezek nabarmendu zuen genero eta sexu aniztasuna «askotariko herritartasunaren isla» dela: «Inork ez luke bere burua derrigortuta ikusi behar bizilekua uztera identitate eta genero orientazio zisheteronormatiboa ez edukitzeagatik».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.