44 urteko zigorra Abanton emaztea eta alaba hil zuenari

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak azpikeriaz egindako bi hilketen egiletzat jo du gizonezkoa

Abantoko ama-alaben hiltzailea, epaiketan. OSKAR MATXIN EDESA/ FOKU.
2022ko urriaren 19a
00:00
Entzun
BILBO. Bizkaiko Probintzia Auzitegiak eman du Abanton (Bizkaia) 2020ko martxoaren 10ean Miren Uranga eta Paola Mendezama-alabak euren etxean hil zituen gizonari ezarri dion zigorraren berri: 44 urteko kartzela zigorra bete beharko du. Ez hori bakarrik: 170.000 euroko kalte ordainak ordaindu beharko dizkio biktimen amari eta amonari, eta 40.000 euro haien anaia eta osaba bakoitzari. Behin espetxe zigorra beteta, hamar urtez zaintzapeko askatasuna beteeta indarkeria matxistaren aurkako trebakuntza programetan parte hartu beharko duelaebatzi du auzitegiak.

Maria Jose Martinez Sainz magistratua buru den epaimahaiaren ebazpenak ez du zalantzarako abagunerik utzi: 57 urteko F.M.S. akusatua azpikeriaz egindako bi hilketa delituren egiletzat jo du, eta astungarri gisa onartu ditu «hiltzailearen eta biktimen arteko ahaidetasuna» eta «biktimen generoa».Hilketa matxista izan zela onartu du, alegia. Hala ere, aringarri gisa jo du akusatuak aitortu egin izana bi emakumeak hilzituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.