SENPERE. Senpereko (Lapurdi) eta inguruetako herritar kolektiboak elkarretaratzea egin dute etxe baten salmenta espekulatiboa salatzeko. Senperen da etxea, eta 1,3 milioi euroan dago salgai. Herritarrek kezka adierazi dute laborantza eta naturagunearekiko «interes pribatu espekulatiboek» ukaiten ahalko lituzketen interesez. Botere publikoen «ezaxolakeria» ere salatu dute.
Salmentan sartzen dira: etxebizitza bat, zazpi hektareako laborantza lur bat, bi hektareako urmael bat eta oihan eremu zabal bat. Guztira jabetzak 50 hektarea baino gehiago dituela azaldu dute kolektiboko kideek. Safer lur antolaketa elkarteak estimatu baino hiru aldiz garestiago dago salgai. Ekainaren 5era arte du egiturak jabetza erosi nahi duen adierazteko. Alta, kolektiboaren arabera, «begi bistakoa» da Saferrek erosketari uko eginen diola, prezio horretan erostea «bere printzipioen kontrakoa baita». Kezka adierazi dute «krisi sozial» eta «ekologikoaren» inguruan, eta ondasun natural komunak defendatu dituzte.
Etxebizitzen espekulazioa salatu dute Senperen
Saferrek estimatu baino hiru aldiz garestiago dago salgai jabetza. Botere publikoen ezaxolakeria salatu dute

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu