Athletic, aurrera, eta Alaves eta Eibar, kalera

2022ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Bi euskal talde izango dira Espainiako Kopako final-zortzirenetan: Athletic eta Eibar. Zuri-gorriek 0-5 irabazi zioten Racingi. Nekanek, Ogizak, Pinedok, Sara Ortegak (atzo egin zuen debuta lehen taldean, 16 urterekin) eta Aranak sartu zituzten golak. Bestalde, Reala final-zortzirenetan hasiko da Kopan lehiatzen, aurreko denboraldian bosgarren amaitu eta gero.

Kanpoan geratu dira, berriz, Eibar eta Alaves. Armaginek esana zuten arreta osoa ligan zutela, eta 3-1 galdu zuten Alhamaren kontra. Alavesek ere ezin izan zion Espanyoli irabazi: 2-0 galdu zuen Bartzelonan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.