Gaur amaituko da ACBko liga erregularra

2022ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
SASKIBALOIA. Gaur jokatuko dute ACBko liga erregularreko azken saioa, eta Baskoniak eta Bilbo Basketek asko dute jokoan. Arabarrek ziurtatua dute final-laurdenak jokatzea, baina laugarren izan nahi dute, etxean partida gehiago jokatzeko aukera izateko. Horretarako, hamabi puntu baino gehiagorengatik irabazi behar diote Joventuti, etxean (20:45). Gutxiagorengatik irabaziz gero, bosgarren lirateke, eta galduz gero, seigarren edo zazpigarren.

Bilbo Basketek, berriz, aukera du zortzigarren izateko. Betisi irabazi behar dio gaur Miribillan (20:45), eta Murtziak eta Kanaria Handiak galtzea. Kanaria Handia-Real Madril eta Murtzia-Zaragoza dira partidak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.