Koronabirusa

Nafarroan, beste 3.616 COVID-19 kasu

2022ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Positiboek ez dute etenik Nafarroan, eta hori erakusten dute Nafarroako Gobernuak emandako azken datuek: 7.684 diagnostiko proba egin ziren asteartean, eta horietatik 3.616ri atzeman zieten koronabirusa. Hori horrela, positiboen ehunekoa %47,1 izan zen.

Erietxeei dagokienez, beste 27 pertsona ospitaleratu zituzten asteartean; horietako bat ZIU zainketa intentsiboetako unitatean. Orain, beraz, 204 lagun daude Osasunbidearen ardurapeko zentroetan ospitaleratuta; horietatik 22, ZIUetan.

Horrez gain, Nafarroako Gobernuak jakinarazi zuen asteartean beste bi pertsona hil zirela COVID-19ak jota.

Txertaketa datuei dagokienez, 4.479 lagunek jarri zuten koronabirusaren aurkako txertoa asteartean. Datu horiek aintzat hartuta, Nafarroako Gobernuak jakinarazi du guztira 1.241.336 dosi jarri direla, eta 539.397 pertsonak dutela txertoaren jarraibide osoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.