Koronabirusa munduan

Italiak ekainaren 3an irekiko ditu mugak

2020ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
ERROMA. Italiak ekainaren 3an irekiko dizkie mugak Europako Batasuneko eta Schengen eremuko herritarrei, eta herrialde horretara sartzen direnek ez dute berrogeialdirik egin beharko, Italiako Gobernuak herenegun gauean harturiko erabakiaren arabera. Udari begira turismoa sustatzeko neurria da —barne produktu gordinaren %13 da han—, eta, horrekin batera, gobernuak aurreikusi du data berean eskualdeen arteko mugak ere irekitzea.

Italia bihar pasatuko da deskonfinamenduaren hirugarren fasera, eta, hortaz, eskualdeek dendak, ile-apaindegiak, tabernak, jatetxeak eta hondartzak irekitzeko aukera izango dute, Toscanak eta Piamontek izan ezik —hilaren 25etik aurrera egin ahalko dute—.

Osasunaren Mundu Erakundearen datuen arabera, Italian atzo 789 kasu berri izan zituzten, eta, orotara, 223.885 lagun dira koronabirusaz kutsaturikoak; egun horretan, 5.000 inguru sendatu ziren. Hildakoak, aldiz, 31.610 dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.