Bera Berak final-laurdenei ekingo die gaur

2023ko apirilaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ESKUBALOIA. Bera Berak gaur jokatuko du Espainiako Ohorezko Mailako final-laurdenetako joaneko partida, Gijonen (Espainia), etxeko taldearen aurka (21:00, Teledeporte). Donostiarrak konfiantzaz gainezka daude Espainiako Kopa irabazi eta gero. Bi taldeek bitan jokatu dute elkarren aurka sasoi honetan, eta bietan nagusitu da Bera Bera: 29-25 Donostian, eta 23-35 Gijonen.

Baina zuhurra da Imanol Alvarez. «Txapelketa berria da. Buruz indartsu gaude Kopa irabazi eta gero, baina indarrez larri gabiltza. Ea nola aritzen garen». Argi du helburua: «Denboraldiko hiru txapelketak irabazi nahi ditugu». Aurkariaz, berriz, esan du «duela hilabete baino hobeto» dagoela, eta «on» egin diola entrenatzailea aldatzeak.

Elke Karstenek kolpea jaso zuen ezker hatz potoloan, eta Alvarezek atseden emango dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.