Gutxienez sei hildako Ugandan, bi atentatutan

2021eko azaroaren 17a
00:00
Entzun
NAIROBI. Gutxienez sei lagun hil ziren atzo Kampala Ugandako hiriburuan gertatutako bi erasotan. Bi atentatu suizida horiek 30 zauritutik gora eragin dituzte. Poliziak jakinarazi du lehen erasoa Poliziaren komisaria nagusiaren parean gertatu zela: gizonezko batek bere burua leherrarazi zuen. Bigarren erasoa parlamentuaren etorbidean jazo zen, minutu batzuk geroago: bi erasotzailek beren burua eztandarazi zuten. Hortaz, hildakoetatik hiru erasoen egileak dira.

Gobernuaren susmoa da Indar Demokratiko Aliatuak taldea dagoela atentatuen atzean, eta Estatu Islamikoakerasoak hartu ditu bere gain. Azken horrek Afrika erdialdeko bere adartzat ditu Indar Demokratiko Aliatuak.

Ugandan gertatzen den seigarren erasoa da, joan den urriaren 23az geroztik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.