Van Vleutenek ia erabakita utzi du Frantziako Tourra

2022ko uztailaren 31
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Gaixotasun bat tarteko, Annemiek van Vleuten (Movistar) ez zen fin ibili Frantziako Tourreko lehen etapetan. Baina, atzo, lasterketako etapa nagusian, erakustaldia eman zuen. Eskalatzaile moduan dituen dohainak erakutsi zituen, eta, gaur korrituko den azken etaparen zain, erabakia zuen Tourra.

Txirrindulariek lehen mailako hiru mendate igo behar izan zituzten. Etapak 127 kilometro zituen, eta 80 kilometro falta zirenean egin zuen ihes Van Vleutenek, Demi Volleringekin (SD Worx) batera. 18 kilometro egin zituzten batera biek. Baina gero herbeheretarrak aurrera egin zuen, eta 3.26ko errentarekin iritsi zen helmugara Volleringekiko. Hirugarren Cecilie Utturp Ludwing (FDJ) izan zen 5.16ra. Sailkapen nagusian Van Vleutenek 4.33 ateratzen dizkio Volleringi. Ane Santesteban (Bike Exchange) 20. tokian iritsi zen, 18.58ra, eta sailkapen nagusian 74. dago, 50.50era.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.