Ama ezkongabe bati ez diote utzi bi guraso baimen batzen

2023ko martxoaren 9a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Auzitegi Gorenak ukatu egin dio ama ezkongabe bati umearen bertze gurasoari legokiokeen baimena gehitzea bere amatasun baimenari. Auzitegiak gogoratu du Abortuaren Legea moldatu zenean zuzenketa bat aurkeztu zela, zeinaren arabera ama ezkongabeek bi guraso baimen eskuratzen ahal zituzten. Senatuaren «gehiengo nabarmenak» zuzenketa horren kontra egin zuen.

Gorenak atzo eman zuen erabakiaren berri, eta orain arte gaiaren inguruan egon diren desadostasunak amaiarazi. Izan ere, joan den urteko apirilean EAEko Auzitegi Nagusiak Gizarte Segurantza kondenatu zuen, eta esan zion beste gurasoaren zortzi asteko baimena zegokiola amari, argudiatuta Gizarte Segurantzak berdintasun printzipioa urratu zuela emakumeari ez uzteagatik bertze gurasoari zegokion baimena hartzen. Fiskaltzak, baina, kasazio errekurtso bat jarri zuen sententzia horren aurka, eta errekurtso horri erantzun dio Auzitegi Gorenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.