DONOSTIA. Gizon bati bost urteko kartzela zigorra ezarri diote Donostian, bikotekidea bi aldiz bortxatzeagatik eta hari tratu txarrak emateagatik. Gainera, ezingo da emakumearengana hurbildu hamahiru urtez, eta zaintzapean aske egongo da hamar urtez. Gizonak aitortu du erruduna dela, eta fiskalak eta akusazioak jarritako zigorra onartu du. Dena den, ez du espetxean sartu beharko, datozen hiru urteetan deliturik egiten ez badu eta berdintasunari buruzko programa batean parte hartzen badu.
Horrez gain, atzo, Gipuzkoako Aldundiak «irmoki» gaitzetsi zuen larunbat goizaldean Hondarribian izandako sexu erasoa: «Foru erakundeak emakumeen askatasuna eta eskubideak urratzen dituen edozein eraso eta jarrera gaitzesteko konpromiso irmoa berresten du». Erasoa salatzeko, atzo arratsean elkarretaratzea egin zuten.
Bost urteko kartzela zigorra, bi bortxaketarengatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu