Kupotik 468.000 euro kenduko ditu Eusko Jaurlaritzak

2020ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Jaurlaritzak 468.000 euro deskontatu ditu Espainiako Gobernuari ordaindu beharreko Kupotik, eskualdatuko dituen hiru eskumenengatik. Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza ekainean bilduko dira hiru eskumenen transferentzia gauzatzeko: farmazia produktuei buruzko legedia, eskola asegurua eta enplegua erregulatzeko espedienteen eraginpean dauden langileen erretirorako laguntzak. Honezkero, bi gobernuek itxita dauzkate hiru transferentzia dekretuen testu juridikoak eta kupotik deskontatu beharreko kopuru ekonomikoa. Hiru eskumenek 7,5 milioi euroko kostu ekonomikoa izango dute, eta kopuru horretatik Jaurlaritzak urtero %6,24 deskontatuko du kupotik, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak atzo jakinarazi zuenez. Bestalde, eskumenen bigarren blokearen negoziazioa irailean hasiko dute bi gobernuek. Besteak beste,espetxe sistemaren kudeaketa eta Gizarte Segurantzarekin lotutako gaiak negoziatuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.