Alavesek sasoiko lehen hiru puntuak lortu nahi ditu ligan

Arabarrek Vila-real hartuko dute, eta Mikel Crespok etxean indartsu izatearen beharra azpimarratu du

2022ko urriaren 1a
00:00
Entzun
FUTBOLA.Alavesek ez dio modu onean ekin ligari. Mikel Cresporen taldeak galdu egin ditu jokatu dituen lehen bi partidak, eta, gaur, sasoiko lehen hiru puntuak eskuratzeko erronka du. Arabarrek aukera ona dute horretarako. Izan ere, etxean jokatuko dute, Ibaian, eta izango duten aurkaria, Vila-real, punturik gabe dago sailkapenean ere. Partida 12:00etan jokatuko da (Dazn).

Crespok azpimarratu du garrantzitsua dela etxean «indartsu» egitea. «Are gehiago, zuzeneko aurkariak izan daitezkeenen kontra jokatzen dugunean». Partida ez dela erraza izango ohartarazi zuen atariko prentsaurrekoan. «Oso talde oldarkorra eta lehiakorra da Vila-real. Baloiarekin oso ondo jokatzen du, eta egoera zailetan beti topatzen ditu konponbideak».

Txapeldunen Ligatik kanpo geratu ostean, Realak bihar jokatuko du Sevillan (16:00, Dazn). Natalia Arroyo teknikaria, dena den, atzo mintzatu zen hedabideen aurrean. «Izorratuta gaude, baina berriz lehiatzeko gogoz ». Sevillak ez du punturik batu orain arte. Baina Arroyo ez da fio. «Horrek arriskutsuago egiten du. Oso ondo egiten ari da gauzak azken denboraldietan. Ideiak argi ditu. Gainera, denboraldi honetan oso ondo indartu da». Teknikariak gaur emango du deialdia, jokalarien egoera ikusita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.