Ahobizi. Euskarari eutsiko diote

2018ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
Euskara lehenetsiko dute, eta ahal den kasu guztietan eutsiko diote euskarari. Ahobizi roleko hiztunak eusleak izango dira —izen hori du rol horrek Aldahitz proiektuan—: euskarari eustea da haien egitekoa. Horretarako, beraz, ezinbestekoa da euskaraz hitz egiteko gaitasuna izatea. 16 urtetik gorakoak izango dira parte hartzaileak. Inkesta soziolinguistikoaren arabera, 751.000 hiztun izan daitezke. Baina ez da aski euskalduna izatea, ez.

Hizkuntza ohiturak aldatzeko borondate irmoa eskatzen du ahobizi rolak. Alegia, ez da nahikoa oraingo euskarazko solasaldiei eustea: solaskideak euskara ulertzen badu, euskaraz egin behar diote, nahiz eta orain arte erdaraz egin pertsona horrekin. Argudio hau zabaldu dute: «Bi aldeek euskaraz ulertzen badute, ez dago euskaraz ez egiteko arrazoirik».

Pertsona ezezagunekin zer egin, euskaraz hastea da konpromisoa: solaskideak euskaraz badakien jakin ezean, lehen hitza euskaraz egitea, eta, ulertzen badu, euskaraz jarraitzea, nahiz eta hark euskaraz ez erantzun. Elkarrizketa elebidunak lirateke horiek.

Gaitasuna soilik ez, jokabidea eskatzen du ahobizi izateak, beraz. Aldaketa hori egiteko «giro babestua» emango dute Euskaraldiaren bitartez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.