ELAk bi greba egunetara deitu du zahar etxeetan

Greba eguna. ANDONI CANELLADA / FOKU.
2021eko otsailaren 13a
00:00
Entzun
DONOSTIA. ELA sindikatuak grebara deitu du Gipuzkoako zahar etxeetan, otsailaren 25erako eta martxoaren 30erako. Adierazi dutenez, «prekaritatea desagerraraztea, langile gehiago kontratatzea eta langileen erreparazio emozionala lortzea» exijituko dute. LABek baita herenegun egin zuen grebarako deialdia ere.

ELAren arabera, egoitza askotan ez dira «gaixoaldietako ordezkapenak eta lizentziak betetzen ari». Gainera , pandemiak jarduna berrantolatzera behartu ditu, eta zahar etxeetako langileak egoiliarrei eskain diezaieketen denbora «are txikiagoa» da. «Ez da nahikoa kalitatezko arreta bermatzeko».

Gainera, salatu dute Gipuzkoako aurrekontuetan zahar etxeetako hitzarmenak berritzeko erabili asmo duten diru kopurua ez dela nahikoa eskaerak asetzeko. «Errespetu falta eta probokazio hutsa da». Sindikatuak gogorarazi zuen egoitzen sektoreak %88ko finantzaketa publikoa duela, bainairabazi asmoa duten enpresei atxikita daudela sektoreko langileen %67.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.