Et Incarnatus eta kantariak, Donostian

Et Incarnatus eta kantariak entsegu batean. BERRIA.
2018ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
MUSIKA. Ez da lehen aldia Tolosa inguruko (Gipuzkoa) Et Incarnatus Orkestra rock eta pop munduko kantariekin bilduko dena. Oraingoan, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian ariko dira, ekainaren 24an, igandearekin (19:00). Et Incarnatus Orkestra & Euskal Pop-Rock Izarrak izenburupean osatuko dute emanaldia. Migel Zeberiok zuzenduko du kontzertua, eta orkestrarekin batera ariko dira Nahia Zubeldia, Naia Robles, Gorka Sarriegi, Petti, Alex Sardui eta Niko Etxart.

Kantari bakoitzak bizpahiru kantu abestuko ditu; euren kantu propioak eta euskal kantu klasikoak ere interpretatuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.