2016an Gasteizen andre bat hil zuen gizona erruduntzat jo dute

Herri epaimahaiak eskatu du aitortza aringarria ezartzeko; fiskalak 22tik 17 urtera jaitsi du zigor eskaera

2019ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Herri epaimahai batek erruduntzat jo du 2016an Gasteizen emakume bat hil zuen gizona. Epailearen esku dago orain ezarri beharreko espetxe zigorra. Epaimahaiak eskatu du «maltzurkeria astungarria» ezartzeko, frogatutzat eman baitu nahita hil zuela emakumea. Baztertu egin du, beraz, erotasun aringarria ezartzea, defentsak eskatu bezala. Baina onartu du aitortza aringarria. Horiek hala, fiskalak jaitsi egin du epaiketaren amaieran galdegindako espetxe zigorra: 22 urtetik 17ra. Ostiralean amaitu zen epaiketa; akusatuak aitortu zuen egindakoa: esan zuen mikrouhin labe batengatik hasi zutela eztabaida, andrea hil zuela, eta haren gorputza zatitu eta Zadorra ibaira eraman zuela, inork «harrapa» ez zezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.