Albistea entzun

Gernika Ohorezko Mailan arituko da hurrengo sasoian

Berria -

2022ko irailak 25

ERRUGBIA. Bi euskal taldek segituko dute datorren denboraldian Espainiako Ohorezko Mailan. Aste askoren ostean, Kirol Administraziorako Epaitegiak arrazoia eman dio Gernikari, eta Bizkaiko taldeak maila gorenean jarraituko du. Hala, hamahiru talde arituko dira nor baino nor gehiago. Berez, liga datorren asteburuan hastekoa da, eta ezusterik ezean astelehenean egingo dute egutegi berriaren zozketa. Alcobendasek hainbat partidatan jokalari bat arauz kanpo zelairatu zuelako jo zuen auzitara Gernikak. Ohorezko Mailan arituko den beste euskal taldea Ordizia izango da.

Bestalde, Top14 ligan, Baionak garaipen baliotsua lortu zuen atzo etxean. Lapurtarrek 20-15 irabazi zioten Bordeleri, eta aurreko asteburuan Racing 92 menderatu ostean, sasoiko bigarren garaipen eskuratu zuten. Horrek arnas apur bat eman die sailkapenean. Hurrengo larunbatean Briveren zelaian jokatuko dute (17:00).

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Stephanie Frappart epailea, aginduak ematen. Lehen arbitro emakumea izan da gizonen Munduko Kopan. ©G.LICOVSKI / EFE
Richarlison de Andrade Brasilgo aurrelaria, Serbiari sartutako bi goletako bat ospatzen. ©ANTONIO LACERDA / EFE

Oinutsik daudenak gogoan ditu

Eñaut Agirrebengoa

Pobreziak eta indarkeriak zipriztindutako umezaroa bizi izan zuen Richarlison de Andradek. Hori guztia ahaztu gabe, distira egiten ari da orain Brasilen, bederatzidun elastikoarekin.
Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea Qatarko emir Tamim bin Hamad al-Thanirekin, Espainiako Errege Jauregian. ©IBERDROLA

Petrolioa, gasa eta perlak

Irune Lasa

Qatarko funts subiranoaren, eta, beraz, errege familiaren jabetzak itzelezkoak dira. Erregai fosiletatik lortutako dirutzak mundu osoan inbertitu dituzte, ordain ekonomiko eta politikoen truke

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...