Magnus Cort Nielsenek irabazi du Giroko hamargarren etapa

Eguneko ihesaldian sartu da, eta azkarrena izan da esprintean. Hiru itzuli handietan nagusitu den 105.a da

Magnus Cort Nielsen, garaipena ospatzen, atzo. LUCA ZENNARO / EFE.
2023ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Magnus Cort Nielsen (Education First) nagusitu zen atzo Italiako Giroko hamargarren etapan. Danimarkarra eguneko ihesaldian sartu zen, azken metroetara iritsi zen Derek Geerekin (Israel) eta Alessandro de Marchirekin (Jayco), eta erraz gailendu zitzaien biei. Etapa irabazita, hiru itzuli handietan garaipena lortu duen 105. txirrindularia da: sei etapa irabazi ditu Espainiako Vueltan, bi Frantziako Tourrean, eta bat Giroan; atzokoa.

Laugarrenez ekitaldi honetan, ihesaldiak izkin egin zion tropelari. 51 segundora iritsi ziren txirrindulari indartsu gehienak. Baina ez guztiak: seigarren sailkatuak, Aleksandr Vlasovek (Bora), Giroa utzi zuen, eta hamargarrenak, Jay Vinek (UAE), 11 minutu baino gehiago galdu zituen.

Atzoko arantza ateratzen saiatuko dira gaur esprinterrak, 11. etapan, Camaiore eta Tortona artean: 218 kilometroko saio laua da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.