FUTBOLA. Yuri Berchichek 2024 arte luzatu du kontratua Athleticekin. Atzelariari sasoi bukaeran amaitzen zitzaion kontratua. Etete klausularik gabe egin du. «Klubari eta zaleei eskerrak eman nahi dizkiet. Lau urte daramatzat hemen; gauza handiak lortu eta bizi izan ditugu, eta oso maitatua sentitu naiz. Oso pozik nago hemen geratzeagatik»
Ezker hegalekoak 32 urte ditu, eta Paris Saint Germainetik iritsi zen talde zuri-gorrira. Athleticek 25 milioi euro ordaindu zituen hura fitxatzeagatik, eta 100 milioi euroko etete klausula ezarri zion. Lau denboraldi hauetan 106 partida jokatu ditu, eta bederatzi gol sartu. Gainera, iragan denboraldian Espainiako Superkopa irabazi zuen. Denboraldi honetan ez du partidarik jokatu oraindik. Izan ere, udan ebakuntza egin zioten pubisean. Gainera, koronabirusa dela-eta, aurreko sasoian zorabioak izan zituen hainbat partidatan. Pixkanaka aurrera doa haren osatze prozesua, baina ez dute zehaztu noiz itzuliko den zelaietara.
Yuri Berchichek kontratua berritu du Athleticekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu