Bihar goizaldean abiatuko dira NBAko finalak

Jimmy Butler Miamikoa. J. GUNTHER / EFE.
2023ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Iritsi da saskibaloizale gehienentzat urteko garairik ederrena dena. Ekainarekin batera hasiko dira NBAko finalak. Faborito handi askok huts egin dute, eta Denver Nuggets eta Miami Heat arituko dira nor gehiago, eraztunaren bila. Bihar goizaldean jokatuko da lehenengo partida, Denverren (02:30, Movistar). Miamikoak 2020an iritsi ziren azken aldiz finalera, baina galdu egin zuten (4-2) LeBron Jamesen Los Angeles Lakersen aurka. Nuggetsek, berriz, bere historian lehenengo aldiz jokatuko du NBAko finalean. Nikola Jokic buru zela, sasoi bikaina egin du Denverreko frankiziak, eta lehen eraztuna lortzeko aukera izango du.

Orain arteko kanporaketetanMinnesota Timberwolves (4-1), Phoenix Suns (4-2) eta Los Angeles Lakers (4-0) garaitu behar izan ditu Nuggetsek, betiere kantxa faktorea alde izanda. Miamik, berriz, Milwaukee Bucks (4-1), New York Knicks(4-2) eta Boston Celtics (4-3) izan ditu aurkari finalerako bidean, baina kantxa faktorea kontran izanda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.