Bilbora itzuliko da 'I Lombardi' opera, 43 urteren ostean

2019ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
OPERA. OLBE Opera Lagunen Bilboko Elkartearen 25. urteurrena zela eta, I Lombardi alla prima crociata operaren estreinaldia hartu zuen Bilbok duela 43 urte. Orain, Bizkaiko hiriburura itzuliko da Giuseppe Verdiren obra, OLBEren eskutik oraingoan ere. Euskalduna jauregian izango da, hilaren 19, 22, 25 eta 28an.

Verdik bere ibilbidean idatzi zuen laugarren opera da, lehena Nabucco-ren arrakastaren ostean. Haren antzera, drama epiko bat da Il lombardi ere, zeinak amodiozko istorio bat kontatzen duen gatazka baten testuinguruan. Hiru protagonisten rolak hauek jokatuko dituzte: Josep Bros tenorra (Oronte), Ekaterina Metlova sopranoa (Giselda) eta Roberto Tragliavini baxua (Pagano). Riccardo Frizzak zuzenduko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, eta Boris Dujinek Bilboko Opera Abesbatza.

Il lombardi-ren emanaldien ondotik, Tutto Verdi zikloa amaitzeko bi opera baino ez dira geratuko: Jerusalem (2019-2020ko denboraldian) eta Alzira (2020-2021eko denboraldian).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.