Arabako Errioxako beste izen baten aukera

2021eko azaroaren 24a
00:00
Entzun
MADRIL. Alarma piztu du Errioxan azken orduetan Errioxa sor-markaren barruan Arabarako posible izango litzatekeen adar autonomo baten aukerak. Hilaren 30ean eztabaidatuko dute Espainiako Kongresuan, EAJren proiektu bat, Errioxako sor-marka Arabako erakundeen esku gera dadin Arabako lurraldean, beste izendapen baten bidez. Errioxako presidenteak batzar batera deitu ditu lurralde horretako alderdiak eta eragileak, Arabako Errioxako jatorri izen posible baten sorrera nola eragotzi aztertzeko.

Madrilen eztabaidatuko dutena da lege egitasmo bat Jatorri Izenen Legea erreformatzeko. Aldaketa horrek ahalbideko luke erkidego bat baino gehiago hartzen dituzten sor-marketan, erkide bakoitzean eremu jakin batzuen izenak sortzea, eta, hortaz, kontseilu horrek edukitzea erkidego horren kudeaketa, esaterako, ardoaren alorrean. Uzta nola kudeatu, zenbat landatu, ardoa nola azaldu, uztak nola izendatu... aldagai guztiak bakarrik Arabarako litzatekeen kontseiluaren esku geratuko lirateke.

PPk ezetz bozkatuko duela aurreratu du, eta nekez emango diote bidea proiektuari Espainiako beste alderdiek, Errioxan oso hestu hartu baitituzte upategi handiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.