Laso-Imaz eta Irribarria-Rezusta bikoteek lehen puntua lortu dute

Aurreneko bikoteak 9-22 irabazi dio Urrutikoetxea-Arangureneri, eta bigarrenak 11-22 Altuna III.a-Martijari

Laso pilotari ematear, atzean Urrutikoetxea duela, atzo, Labriten . IÑIGO URIZ / FOKU.
2021eko azaroaren 21a
00:00
Entzun
PILOTA. Laso-Imaz eta Irribarria-Rezusta bikoteek binakako txapelketako lehen puntua lortu zuten atzo nagusitasun osoz. Laso-Imazek hasieratik goitik behera menderatu zituzten Urrutikoetxea-Aranguren, Iruñeko Labriten: 9-22. Imaz nagusi izan zen atzeko koadroetan, eta oiartzuarrak jarri zuen lehiaren erritmoa. Aranguren, berriz, deseroso zebilen; defentsan gehiago aritu zen erasoan baino. Aurrean, Lasok hankapean ibili zuen Urrutikoetxea. Nafarrak abiada handiz jokatu zuen.

Bartzelonako pilotalekuan, berriz, Irribarria-Rezusta bikoteak aise menderatu zituen Altuna III.a-Martija: 11-22. Aurrelari aramarrak partida bikaina egin zuen; boleaz min handia egin zion Amezketakoari.

Gaur, Ezkurdia-Tolosak eta Elezkano II.a-Zabaletak itxiko dute lehen jardunaldia (17:00, ETB 1), Mungian (Bizkaia). Herenegun ekin zioten binakako txapelketari, eta Peña II.a-Albisu 22-15 nagusitu ziren Jaka-Mariezkurrenaren aurka, Berriozarren (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.