Belarriprest. Bidea jarriko dute

2018ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
Euskaraz egiteko aukera jarriko dute belarriprest rola duten herritarrek: euskaldunei adieraziko diete egiteko euskaraz, ulertzen dietela, nahiz eta, agian, eurek euskaraz ez hitz egin. Aldahitz proiektuan uzle figura erabili zuten: euskaldunei lasai uzten dietela euskaraz egiten. 16 urtetik gorako euskaldunak eta euskaldun hartzaileak sartuko lirateke multzo horretan, euskaraz ulertzen duten guztiak: inkesta soziolinguistikoaren arabera, 1.185.000 herritar dira.

Jarrera aktiboa izango da belarriprestena ere: euskaldunei gonbita egingo diete euskaraz egin diezaieten. Askotan bigarren mailakotzat hartu izan da rol hori, ahobiziek dutelakoan lehentasuna, baina belarripresten pisuaz ohartarazi dute Euskaraldian: «Oso garrantzitsua da funtzioa, euskarazko elkarrizketak sortzen lagundu eta euskara erabiltzeko giro babestua sortuko dutelako».

Belarriprestek ez dute konpromisoen artean edukiko beti euskaraz egitea, baina horrek ez du esan nahi soilik euskaldun hartzaileek izan dezaketenik rol hori: euskaraz eroso dakitenak ere izan litezke, ez badiote heldu nahi ahobiziizateak erabileran dakarren konpromisoari. Aldaketa egiteko «giro babestua» edukiko dute belarriprestek ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.