Brasilen 52 lagun hil dituzte, kartzela bateko matxinadan

2019ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
BRASILIA. Gutxienez 52 lagun hil ziren atzo Brasil iparraldean dagoen Altamira hiriko kartzelan, bi banden arteko borrokak eragindako matxinadan; horietako hamaseiri burua moztu zietela jakinarazi zuten agintariek.

Borrokek bost ordu iraun zuten, eta, denbora tarte horretan, presoek bi funtzionario bahitu zituzten; horiek askatzea negoziatu behar izan zuten agintariek, eta azkenean lortu zuten bahiketa amaitzea. Azken urteotan ohikoak bilakatu dira gertakariok. Duela bi hilabete, Manaosko kartzela batean ere matxinada bat izan zen, eta gutxienez 57 lagun hil zituzten; duela bi urte antzeko gertakari bat izan zen, eta 56 hil zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.