Kolonbiak aitortu du «biktimak» izan zirela lanuztean

2021eko abenduaren 17a
00:00
Entzun
BOGOTA.Kolonbiako Gobernuak aitortu zuen atzo «biktimak» izan zirela Lanuzte Nazionala deituriko protesta sortan, eta adierazi zuen horiek «justizia eta ordaina merezi» dutela.

«Biktima horiek guztiak mingarriak dira. Giza eskubideen edozein urraketa salatzen dugu», azaldu zuen Atzerri Ministerioak, komunikatu baten bidez. Manifestazioak izan ziren nagusi Kolonbian aurtengo udaberrian eta uda hasieran. Ivan Duque presidenteak bultzatutako zerga erreformak piztu zuen herritarren haserrea, eta gobernuaren aurkako aldarriek kaleak bete zituzten hainbat egunez —azkenean, estatuburuak atzera egin, eta bertan behera utzi zuen proposamena—.

Herenegun, Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen Bulegoak 28 manifestari hiltzea egotzi zien Kolonbiako segurtasun indarrei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.