Bi auto istripu larri jazo dira Nafarroan, eta bi hildako izan dira horien ondorioz
IRUÑEA. Bi istripu larri gertatu ziren atzo Nafarroako errepideetan, eta bi hildako izan ziren horien ondorioz. Pertsona bat hil zen atzo goizean N-121 errepidean, Tebasen (Nafarroa). Arratsaldean, berriz, Azkoienen ibilgailu bat bidetik atera eta urtebeteko umetxo bat hil zen ezbeharraren ondorioz. Tebaseko istripuan hildakoa gizonezko bat bat zen, Urrotzekoa zen, eta 49 urte zituen. Atzo hil zen, halaber, asteartean Gasteizko Ariznabarra auzoko biribilgune batean izandako istripuan larri zauritu zen motozalea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu