Torrari diputatu akta kentzea onetsi du Gorenak

2020ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietako Salak uko egin zion atzo Espainiako Hauteskunde Batzordearen agindua behin-behinean eteteari, Quim Torra Kataluniako presidenteari diputatu akta kentzeari buruzko auzian. Kataluniako Auzitegi Nagusiak urte eta erdiko inhabilitazioa ezarri zion Torrari, desobedientzia delitua egotzita; atzoko erabakiak sententzia irmoa den arte iraungo du.

Egun berean, Clara Ponsati Hezkuntza kontseilari kargugabetuari jakinarazi zioten haren estradizioari buruzko epaiketa maiatzaren 11n hasiko dutela; Edinburgon dago egun. Ordurako Ponsatik immunitatea izan lezake, hauteskunde batzordea eurodiputatu izendatzekotan baita; brexit-aren ondorioz, igo egin da Espainiatik hara doazen ordezkari kopurua .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.