PSNk 115 zuzenketa aurkeztu dizkie Nafarroako kontuei

Ahal Dugu-k 53 zuzenketa jarri ditu, 1,3 milioi eurokoak, «eredu produktiboaren aldaketari bultzada» emateko

2021eko azaroaren 27a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Navarra Sumaren osoko zuzenketa ezetsi eta gero, Nafarroako aurrekontuei zuzenketa partzialak jartzen ari zaizkie alderdi politikoak. Atzo, PSNk iragarri zuen 115 zuzenketa jarri dizkiola proiektuari, 5,1 milioi euroko balioa dutenak. Nagusiki, helburua da landa guneetan zerbitzu publikoak hobetzea. Ahal Dugu-k ere aurkeztu ditu: 53 zuzenketa jarri ditu, 1,3 milioi eurorenak, baina iragarri du beste taldeek jarritakoak ere babestuko dituztela.

Bestalde, Espainiako aurrekontu proiektua goretsi du PSE-EEk, iritzita «Euskadira suspertze ekonomiko eta sozial justua» ekarriko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.