Euriteengatik, 300 hildakotik gora Sierra Leonan

2017ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
FREETOWN.Euri jasek eragindako uholde eta luizien ondorioz 300 pertsona baino gehiago hil dira Sierra Leonan. Iturrien arabera, 60 haurrak dira, eta zaurituak 600etik gora izan daitezke. Gurutze Gorriaren arabera, «egoera oso larria» da, eta biktima kopuruak gora egingo duela adierazi du: «Salbamendu taldeak kalterik handienak izan diren eremuetara iristen direnean, hildako gehiago aurkituko dituztela uste dugu. Egoera oso larria da».

Regent herrian —Freetown hiriburuaren hegoaldean—, 100 hildako izan dira, mendiaren magalean zeuden etxebizitza guztiak lur azpian geratu baitira. Sierra Leonako Gobernuak adierazi du lokatzetan harrapatuta dauden herritarrak salbatzea dela larrialdi zerbitzuen lehentasuna. 500 etxebizitza baino gehiago suntsituta geratu dira, eta hiriburura sartzeko hainbat errepide itxita daude. Gurutze Gorriak azpimarratu du kaltetuak milatik gora izan daitezkeela, eta nazioarteko laguntza beharrezkoa izango dela kalteei aurre egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.