Eutanasiaren Legeari helegitea jarriko dio PPk

2021eko ekainaren 25a
00:00
Entzun
MADRIL. Gaur sartuko da indarrean Eutanasiaren Legea Hego Euskal Herrian, baina PP alderdiak atzo iragarri zuen aurkako helegitea jarriko duela. Legea «Espainiako Konstituzioaren aurkakoa» dela iritzita, bertako zenbait artikuluren aurka azaldu da: horien artean, kontzientzia eragozpenaren erregistroa baimentzen duena.

PPrena legeak izango duen bigarren helegitea da, Voxek ere aurreko astean jarri baitzion. Auzitegi Konstituzionalak helegitea aztertu arte legea bertan behera uzteko eskatu zuen.

Dena den, eutanasia eskatzeko eta gauzatzeko prozesua martxan jartzeko neurriak hartzen ari dira administrazioak. Jaurlaritzak, esaterako, jakinarazi du Berme eta Ebaluazio Batzordea eratu duela, baita kontzientzia eragozleen erregistroa ere. Prozesuari buruzko informazioa jarri du bere webgunean, eta formakuntza eskaini die profesionalei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.