Gernikak finala jokatuko du gaur; Baskoniak ez

Paula Ginzo Gernikakoa, atzo. EFE.
2020ko irailaren 13a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Denetarik izan zen atzo euskal taldeen artean Espainiako Superkopan. Lointek Gernika Bizkaiak 68-62 irabazi zion Valentziari, eta, horri esker, finala jokatuko du lehen aldiz, gaur, 21:00etan. TD Systems Baskoniak, aldiz, 68-71 galdu zuen Bartzelonaren aurka, eta lehiatik at geratu zen.

Izugarri lehiatua izan zen Gernikaren eta Valentziaren arteko partida, eta horren erakusle da luzapenean erabaki zela. Aurretik, Bjorklundek aukera izan zuen gernikarrei garaipena emateko, baina huts egin zuen jaurtiketa libre bat, bi segundo bakarrik falta zirela. Gero, luzapenean, etxeko taldea nagusi izan zen. Roso Buch eta Margaret Roundtree erabakigarriak izan ziren Gernikan: hogei eta hamabost puntu sartu zituzten, hurrenez hurren.

Baskoniak, berriz, larrutik ordaindu zituen partidan zehar izan zituen txakalaldiak. Kontrakarrean aritu zen partida osoan. Hala ere, gai izan zen behetik gora egin eta azken minutura aukerekin iristeko (68-71), baina Bartzelona ez zen utzi ustekabean harrapatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.