Elkarlana adostu dute Donostiak eta Miarritzek

2021eko ekainaren 8a
00:00
Entzun
MIARRITZE. Bi hirien arteko «proiektu estrategikoak» garatzeko lankidetza memoranduma izenpetu dute Donostiako eta Miarritzeko (Lapurdi) herriko etxeek. Atzo egin zuten egitasmoaren aurkezpena Eneko Goia eta Maider Arostegi auzapezek. Bi herriko etxeen «interesekoak diren gaietan» lankidetzan sakontzeko helburuz egin dute hitzarmena,« hiriek partekatzen duten historia komunean oinarrituta eta hainbat arlotan erronka komunei aurre egiteko beharra ikusita».

Elkarlanerako borondate bat agertzea zen atzoko agerraldiaren helburuetako bat. Hemendik aitzina, arloz arloko lau batzorde tekniko sortuko dituzte, elkarren arteko proiektuak garatzeko: ekonomia eta mugikortasuna, turismoa eta kongresuak, kultura eta komunikazioa, eta hezkuntza, euskara, kirola, eta gazteria. Oraingoz, urtebeteko iraupena izanen du elkarlanak, eta berritzeko aukera dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.