Ukrainaren ustez, «denbora kontua» da gerra irabaztea

2022ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
KIEV. Ukrainak herenegun berreskuratu zuen Kherson hiria, eta Dmitro Kuleba Ukrainako Gobernuko Atzerri ministroak atzo esan zuen «denbora kontua» dela Ukrainak Errusiaren aurkako gerra irabaztea. Adierazi zuen Khersonen «askapenak eta gerran irabazitako beste guduek» gerturatu egiten dutela Ukrainaren garaipena. Kulebak nabarmendu zuen Errusiak inbaditutako lurraldeen «zentimetro bakoitza» berreskuratuko dutela.

ASEAN Asiako Hego-ekialdeko Nazioen Antolakundearen goi bileran hitz egin zuen Kulebak Kanbodian, Ukraina baitzen herrialde gonbidatua. Atzerri ministroak salatu zuen Errusiako armadak zibilak «torturatu eta hil» egiten dituela, eta Ukrainako azpiegiturei eraso egiten diela, «ez arrazoi militarrengatik, biztanleriari kalte egiteko baizik». Hori dela eta, goi bileran bilduta zeuden herrialdeei eskatu zien azpiegitura horiek berreraikitzen laguntzeko.

Errusiako Gobernuak, berriz, garrantzia kendu zion atzo Khersondik bere soldaduak erretiratu izanari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.