Baimen eske hasi dira Kataluniako buruzagi presoak

2020ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
KATALUNIA. Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez preso politikoek 48 orduz Lledonersko kartzelatik (Katalunia) ateratzeko baimena eskatu dute, zigorraren laurdena betea baitute. Espetxeko zuzendaritzak eman egin die, eta orain Justizia departamenduak berretsi beharko du. Baimena eskatu duten aurreneko buruzagi politiko kataluniarrak dira; bigarren graduan daude biak.

Atzo, Carles Puigdemontek gatazka politikoaren inguruko mintzaldi bat egin zuen Europako Parlamentuan, eurodiputatu gisa egin duen aurrenekoan, eta Europako Batasunari eskatu zion «konpromisoa izateko autodeterminazio eskubidearen alde». Kroaziako lehen ministro Andrej Plenkkovicek erantzun zion Kataluniaren auzia «Espainiaren barruan» konpondu beharrekoa dela; Kroaziak dauka Europako presidentetza uztailera arte.

Beste presidente bati, Kataluniako Quim Torrari, parlamentari kargua berretsi zion atzo Kataluniako Parlamentuko mahaiak, JxCat, ERC eta PSCren aldeko botoekin, inhabilitazioa baztertuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.