Deskargako bidesaria martxan urtarrilaren 18an

Arku bidezko bidesaria J. URBE / FOKU.
2021eko abenduaren 31
00:00
Entzun
DONOSTIA. Beasain eta Bergara arteko A-636 autobideko bidesaria urtarrilaren 18an sartuko da indarrean. Gipuzkoako Foru Aldundiak gogorarazi duenez, ibilgailu motordun guztiei eragingo die, motozikletei izan ezik. Arku bidezko sistema izango da, eta ibilgailuek ez dute geratu beharrik izango; automatikoki egingo da ordainketa. Egun hori gertu dagoela eta, aldundiak gogorarazi du aurrez aurreko informaziorako guneak urtarrilean ere zabalik egongo direla, erabiltzaileen zalantzak argitzeko eta Abiatu gailua eskuratzeko tramiteak errazteko. Goierrin, Urolan eta Debagoienan jarriko dira bulegoak; zehazki, Ezkio-Itsason, Ormaiztegin, Zumarragan, Beasainen, Legazpin, Bergaran, Urretxun eta Antzuolan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.