Gizonezko baten gorpua agertu da uretan, Donostiako Zurriola hondartzan
DONOSTIA. Gizon baten gorpua agertu zen atzo arratsaldean itsasoan, Donostiako Zurriola hondartzaren parean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 18:50ean zenbait lekukok gorpua ikusi zuten, eta horren berri eman zieten larrialdi zerbitzuei. Hondartzako sorosleek gorpua uretatik atera zuten, eta hara joandako larrialdi zerbitzuetakoek hura berpizten saiatu ziren, baina hilotz zegoela ikusi zuten. Zenbait iturriren arabera, hildakoa hondartzan bainua hartzen ari zen gizon bat da, baina Ertzaintza ikertzen ari da gertatutakoa, eta oraindik ez du horri buruzko xehetasunik eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu