BAIONA. Eraso matxista baten berri eman zuen atzo Frantziako Poliziak. Jakinarazi zuenez, bi gizonek andre bati eraso egin zioten ostegunean Baionan, eta andrea ospitaleratu behar izan zuten, erasotzaileek larriki zauritu baitzuten.Suhiltzaileek artatu zuten andrazkoa, eta Baionako ospitalera eraman zuten. Aurpegian zauri larriak egin zizkioten, besteak beste.
Frantziako Poliziak adierazi du Lapurdiko hiriburuko etxe okupatu batean egin zutela eraso matxista.
Poliziak atzo emandako informazioaren arabera, gauerdia baino lehen bi erasotzaileetako bat atxilotu zuten, eta lerrook idazteko orduan bestearen bila ari ziren, ihes egin baitzuen. Ustezko bi erasotzaileak anaiak direla esan du Poliziak.
Zer gertatu den jakiteko, ikerketa zabaldu du Poliziak.
Bi gizonek larri zauritu dute andre bat Baionan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu