Frantzian aurkitu dute Donostiatik eramandako umea

2023ko otsailaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Frantzian aurkitu dute urtarrilaren 29an Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapean zen 3 urteko haurra. Onik dago, eta Frantziako gizarte zerbitzuen esku utzi dute. Ama eta bikotekidea atxilotu egin dituzte. Urtarrilaren amaieran, adingabea heldu batekin zihoala eraman zuen amak, bikotekidearen laguntzaz. Hori baino bi egun lehenago geratu zen aldundiaren tutoretzapean, «babesik gabe» zegoela erabaki ostean. Ertzaintzak haurra bilatzeari ekin zion, eta berehala zabaldu zuten ikerketa Schengen eremura, haurraren ama biologikoa eta bikotekidea atzerrira joan zirela sinetsita. Peñak atzo eginiko adierazpenen arabera, umea «babestuta» egon da «momentu oro». Gipuzkoara bueltatu beharko balu, jada aurkitu dute familia bat adingabea etxean hartzeko prest dagoena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.