Roosen gailendu da Burgosen, eta Bauhaus Polonian

2022ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Timo Roosenek (Jumbo-Visma) irabazi zuen, atzo, Burgosko Itzuliko bigarren etapa. Esprinterrentzat aproposa zen eguna. Abiadura handiz zetorren tropela, eta helmugara iristeko 500 metro falta zirela eroriko bat izan zen. Esprinta prestatzen ari zen Jumbo-Visma taldeko txirrindulari batek sakangune bat jan zuen, eta ezin izan zuen bizikletaren jauzia kontrolatu. Horrek esprinterren lana zapuztu zuen, eta Roosenek ezustea eman zuen. Santiago Buitrago (Bahrain) da oraindik lider. Aipagarria da, gainera, Xabier Mikel Azparren (Euskaltel) eguneko ihesaldian sartu zela, eta mendiko maillota lortu zuela. Joan Bou taldekidearen laguntza izan zuen, eta bost punturen aldea ateratzen dio bigarren sailkatuari.

Poloniako Itzuliko bosgarren etapan ere eroriko bat egon zen helmugatik gertu. Phil Bauhaus (Bahrain) alemaniarra izan zen garailea, eta Sergio Higuita kolonbiarrak eusten dio lehen postuari. Bigarren dago Pello Bilbao (Bahrain).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.