Baskoniak 81-79 irabazi dio Panathinaikosi

2021eko urriaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
SASKIBALOIA. Estua bada ere, Baskoniak lortu du denboraldiko lehen garaipena Euroligan. Atzo, 81-79 hartu zuen mendean Panthinaikos, Buesa Arenan. Lehen bi neurketak galdu eta gero, behar zuen garaipena Dusko Ivanovicen taldeak. Giedraitis eta Fontecchio izan ziren arabarren saskiratzaile nagusiak. Hamaseina puntu sartu zituzten. Ostegunean Berlinen jokatuko du Baskoniak, Albaren kontra (20:00).

Lointek Gernika, berriz, bihar hasiko da Eurokopan lehiatzen, Virtus Bolognaren pabiloian. Bizkaiko taldeak atzo jakinarazi zuen Gabija Meskonitek ezingo duela denboraldi osoan jokatu, hautsia baitu ezker belauneko lotailu gurutzatua. Urtarrilean ere ebakuntza egin zioten belaun horretan. Meskonite udan iritsi zen Turkiako Adana taldetik, kanpoaldeko jokoa indartzeko. Baina ez du partidarik jokatu. Angie Bjorklundek ere ezingo du bihar jokatu, min hartuta baitago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.