Goya sarietarako izendapen bat lortu du 'Errementari' euskarazko filmak

2018ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
ZINEMA. Espainiako Zinema Akademiak atzo jakinarazi zituen Goya sarietarako izendapenak. Horien artean da Paul Urkijok zuzendutako Errementari euskarazko filma, efektu berezirik onenen atalean. Beste hainbat euskal herritar ere badira hautagaien artean: Arantxa Etxeberria (zortzi izendapen dituen Carmen y Lola-rekin); Andrea Jaurrieta (Ana de día-rekin, zuzendaritza nobelik onenaren atalean); Raul de la Fuente (Another Day of Life-ekin, animaziozko lanik onenaren atalean); Borja Kobeaga eta Diego San Jose (Superlópez-en gidoiagatik); Alberto Iglesias (Yuli filmeko musikagatik); Iñaki Ros (El reino-gatik, produkzio zuzendaritzarik onenaren atalean) eta Josu Intxaustegi (La sombra de la ley-gatik, argazki zuzendaritzaren atalean).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.