Zozkatu dute egutegia; derbiak, lehen asteetan

2021eko uztailaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
FUTBOLA. Espainiako Lehen Mailako egutegia zozketatu zuten atzo: Realak, Athleticek, Eibarrek eta Alaves igo berriak irailaren 4an edo 5ean ekingo diote denboraldiari. Gipuzkoako bi taldeek eta gasteiztarrek etxean jokatuko dute lehenengo norgehiagoka. Realak Valentzia hartuko du Zubietan; Eibar Sevillaren aurka ariko da, Unben, eta Alavesek Betis izango du arerio, Ibaian. Athleticek, berriz, Lezamatik urrun hasiko du denboraldia: Madrilen aurka ariko da.

Aurtengo sasoian euskal derbiak goiz datoz: bigarren eta hirugarren jardunaldietan jokatuko dira lehenak, eta Athletic lehiatuko da bietan: zuri-gorriak Realaren aurka ariko dira Lezaman, bigarren jardunaldian, eta hurrengo jardunaldian, Eibarrek Iraia Iturregiren taldea hartuko du Unben. Arabarrek, berriz, hamargarren jardunaldianAna Junyenten taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak.

Horrez gain, Alavesek bakarrik ekin dio sasoi-aurreari. Athleticek eta Eibarrek, berriz, iragarri dute datorren astean hasiko dutela denboraldi-aurrea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.