Udaltzain baten eraso matxistak salatu dituzte

2023ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
ARETXABALETA. Udaltzain batek egindako eraso matxistak gaitzetsi ditu Aretxabaletako Udalak (Gipuzkoa). Emakumezko bi lankide aldageletan grabatu zituen gizonak, eta zortzi hileko zigorra eta isun bat ezarri dizkiote. Adierazpen instituzional baten bidez, udalak babesa adierazi die «erasoa pairatu duten emakumeei eta haien ingurukoei». Era berean, erabaki du udaltzaina ez dela bueltatuko lanpostura, «ulertzen baita hori biktimenganako indarkeria instituzionala izango litzatekeela».

Bestalde, kartzelan sartu dituzte Barakaldoko (Bizkaia) gizon bati bere etxean lapurreta egitea eta sexualki erasotzea egotzita atxilotu zituzten bi gizonezkoak ere. Martxoaren 9an salatu zuenez, goizaldean ezagutu zituen bi erasotzaileak, taberna batean, eta bere etxera joan ziren; bertan eraso zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.