Maiatzaren Leheneko ekintza batzuk debekatuko ditu Madrilgo gobernuak

2020ko apirilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak debekatu egin dusindikatu batzuek Maiatzaren Lehenean egin nahi zuten ekintza sinboliko bat. ESK-k, Steilasek, CGTk eta Solidarik baimena nahi zuten sei lagun kalean biltzeko, «distantzia sozialari eutsiz eta segurtasun neurri guztiekin». Ezezkoa «oinarrizko eskubideen bortxaketa garbi bat da, batez ere kontuan hartuta sindikalistak oinarrizko zerbitzu bat garela». LABek, berriz, salatu egin du ordezkaritzak debekua ezarri diela lau eskualdetan egin nahi zituen auto karabanei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.